Saltar el menú de navegación e ir al contenido
Master honen helburu nagusia da ikaslea nazionalismoaz eta, zehatzago, euskal nazionalismoaz kalitatezko ikerkuntza egiteko gaitzea. Ezinbestean, helburu horrekin batera datoz gogoeta teorikoari eta jardun enpirikoari dagozkionak. Gogoeta teorikoari dagokionez, abiapuntua da nazionalismoa identitatea zehazteko prozesu sozial zaharra eta berria dela, aldi berean. Horrexegatik, estatu modernoaren sorkuntzari lotua, lehenik, eta gerora, globalizatu eta kulturalki anitz diren egungo gizarteen markoan aztertuko dira nazionalismoa eta mugimendu nazionalistak. Hartara, euskal nazionalismoa ere zaharra eta berria da. Jatorrietara joko dugu, hortaz, XXI. mendera arte izan duen bilakaera historikoaz jabetzeko. Ikerkuntza lanari ekiteko jardun enpirikoan trebatzea, bestalde, ezinbestekoa dirudi. Hori dela eta, hasieratik bertatik, gizarte-ikerketa metodoak izango dira aztergai garrantzitsu bat. Hartara, ikerketa teknika kualitatibo eta kuantitatiboak erabiltzen gaitu beharko da ikaslea, hala nola, datu sekundarioen iturrien erabilera, diskurtsoaren analisia, behaketa eta elkarrizketak, besteak beste. Gogoeta teoriko eta enpiriko horiek guztiak bideratzeko, halaber, nazioarteko, espainiar eta frantziar estatuetako, eta Euskal Herriko esparru akademikoan diharduten sona handiko ikertzaileak egongo dira. Oro har, Gizarte eta Giza Zientzien esparruak -Musika, literatura, filosofia, ekonomia, psikologia, historia, soziologia, zientzia politikoa- abiaburu izan dituen ikaslearentzat doktore-tesia egiteko sarrera izan daiteke masterra, esaterako, honako ikerketa-ildo ezberdinetan: - Nazionalismo konparatuak - Hizkuntza, kultura eta nazionalismoa - Nazionalismoa, ekintza kolektiboa, identitatea - Nazionalismoa esparru politikoan: eragile politikoak, gatazka politikoak, autodeterminazioa - Nazionalismoa globalizazioaren aroan: immigrazioa eta kultura-aniztasuna.
Actualizadas todas las carreras y todas las universidades
El primer curso de una misma carrera puede costar desde 655 hasta más de 18.000 euros
En EROSKI CONSUMER nos tomamos muy en serio la privacidad de tus datos, aviso legal. © Fundación EROSKI